2022 IRA. 23 BEGIRADA Bota egin behar da Gorka RUBIO FOKU Maiatzean jakinarazi zuen Aranzadi zientzia elkarteak Polloen dagoen mausoleo frankistan gutxienez 17 miliziano antifaxisten gorpuak zeudela hobiraturik. Duela hamar egun, Udal Gobernuak eta Gogora Institutuak ikerketa amaitutzat eman zuten eta monumentu frankistaren eraispena baztertu zuten. Mausoleoari «zentzu berria» emango diote, lurperatutako borrokalari errepublikanoen oroimenezko leku bat osatuz. Bitxia, Madrilgo Gobernuari «Erorien bailara» eraisteko eskatu izan diote eta. Ez dago aitzakiarik: bota egin behar da.