2022 IRA. 27 Hamabost urteko epemuga, EAEko administrazioa euskalduntzeko EAEko administrazio publikoa euskalduntzeko bidean, Kontseiluak, ELAk eta LABek bederatzi atal dituen proposamena adostu dute. Hizkuntza eskubideen «bermea» erdiesteko egitasmoa dela eta gehiengo zabal baten babesa duela adierazi zuten, atzo, prentsaurrekoan. Paul Bilbao (Kontseilua), Mitxel Lakuntza (ELA) eta Garbiñe Aranburu (LAB), atzoko agerraldian. (Kontseilua | Kontseilua) GARA BILBO ELAk, LABek eta Euskalgintzaren Kontseiluak EAEko administrazio publikoa euskalduntzea xede duen oinarrizko proposamena adostu dute, eta haren aurkezpena egin zuten atzo. Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak, Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile nagusiak eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak agerraldia egin zuten, eta azken honek esan zuen «egungo egoeratik aurrerapauso garrantzitsuak egiteko ordua» dela eta asmo horrekin bat datozela hiru eragileak. Proposamenaren ezaugarriei dagokienez, administrazioaren euskalduntzeari «epe zehatza» jarri diotela aipatu zuen, 15 urtekoa, hain zuzen, «auzi honi determinazio osoz eta atzerapenik gabe erantzuteko garaia dela uste dugulako». Esan zuenez, kontuan izan behar da datozen urteotan langile publikoen erdiek hartuko dutela erretiroa, eta belaunaldi aldaketa «abagune aparta» dela «administrazioa euskalduntzeko langile guztiei erreparatuko dien trantsiziorako prozesu batekin». «Hamabost urtean administrazioan, lanpostu guztietan euskarazko gutxieneko ezagutzak bermatzea nahi dugu, horrela bakarrik bermatuko baita euskaldunek euskarazko zerbitzua jaso ahal izatea, gaztelaniadunek bezalaxe», adierazi zuen Bilbaok, eta gaineratu zuen horrela bakarrik bermatuko dela langile euskaldunek euskaraz lan egin ahal izatea. Egitasmoa «eskubideen bermea erdiestekoa» dela azpimarratu zuen, eta ez dela, beraz, «inoren kontra eraikitzen». Bederatzi atal ditu Proposamena bederatzi multzotan banatu dute: «helburu eta epe zehatzak ezartzea; langileen beharrezko hizkuntza gaitasuna; euskarazko zirkuituak eta unitateak sortzea; derrigortasun indizearen sistema gainditzea; langileak euskalduntzeko formazio programa sendoa (formaziorako baliabideak eta liberazioak); lan-poltsa eta deialdi berriak; langileen mugikortasunari buruzko irizpideak; hizkuntza-erabilera irizpideak; eta derrigortasun-data ez betetzearen ondorioak eta salbuespenetarako aukera». Lakuntzak atal horien zehaztapen batzuk eman zituen, eta nabarmendu zuen jarritako helburua erdiesteko «lan baldintza duinak ere beharrezkoak» izango direla. «Langileak euskalduntzeko formazio-programa sendoetan eta horri zuzendutako askotariko baliabideetan» azpimarra jarri dutela azaldu zuen, eta «sektore publikoa euskalduntzeko proposamen serio batek neurri zehatzak hartzea eta baliabideak ezartzea» eskatzen duela azpimarratu zuen. Aranburuk, azken egunotan hizpide izan diren lan-poltsei eta deialdi berriei dagokienez neurriak jaso direla adierazi zuen. «Kontuan hartuta gaur egun lan-mundura jauzia egingo duen belaunaldia aspaldiko belaunaldi elebidunena izango dela, jauzia egiteko aukera eskaintzen digu», baloratu zuen, eta ezinbestekotzat jo zuen «lanpostuek deialdi berri guztietan B2 hizkuntza-eskakizuna, gutxienez, ezarrita izatea, eta lanpostuaren funtzioari edo betekizunari lotutako proba bat, gutxienez, euskaraz izatea». M��S LEJOS��Esta v��a de colaboraci��n nos ha pedido ir m��s lejos de la propuesta que cada uno har��a��, explic�� Paul..., quien destac�� que lo que ayer presentaron es ��el consenso b��sico que ponemos sobre la mesa la mayor��a sindical y el... m��s importante del...