2022 URR. 04 BEGIRADA Nor eta Navarra Suma, azalpen eske Los Arcosen Iñigo URIZ FOKU 60 milioi euroko galerak pilatu ostean, Los Arcoseko zirkuitua saltzeagatik azalpenak eskatu dizkio Navarra Sumak, lotsagabeki, Nafarroako Gobernuari Iruñeko Parlamentuan. Eskuinaren ustez, Chivite eta Barkosen gobernuena da errua, ez omen dutelako jakin azpiegitura ongi kudeatzen. UPNk ez dauka, antza, inolako erantzukizunik, zirkuituaren ardura «soilik hiru urtez» izan zuelako, haien esanetan. Nahiago dute ahaztu noren handinahi baboak bultzatu zuen proiektua, bere garaian kostatu zenaren hamarren batean saldu dena orain.