2022 URR. 14 BEGIRADA Mikroplastikoak, osasunaren kontrako mehatxua AZTI Duela egun batzuk, 2020an giza plazentatan mikroplastikoak aurkitu zituzten italiar zientzilariek egindako ikerketa berrian, 34 amaren esnearekin egindako frogetatik %75ean plastikoa azaldu da. Bestalde, Azti zentro teknologikoak itsasoan pilatutako zaborrari buruz egin duen ikerketaren emaitzetan ondorioztatu du Bizkaiko Golkoa mikroplastikoentzat kale itsu bat dela. Duridienez, neurri drastikoak hartuta ere, denon osasuna kaltetu dezakeen fenomeno honekin bizitzen ikasi beharko dugu. Irudian, Aztiko kideak, ikerketarako itsasoko zaborra biltzen.