2022 URR. 19 BEGIRADA Jaizkibel, 25 urte borrokan Idoia ZABALETA FOKU Hondarribiko alarde parekideak 25 urte bete ditu eta, urriaren 22an “Loratzen” deitu duten ospakizun egunarekin batera, orain arteko guztia erakusteko eta kontzientzia pizteko zenbait ekimen abiatuko dituzte. Horiek sustatzeko diru-bilketa kanpaina jarri dute martxan. Tradizioz mozorroturiko diskriminazio matxistari aurre eginez emakumeek alardean parte hartzearen aldeko borrokaren ibilbidea eta mugarriak gogoratzea merezi du. Irudian, Jaizkibel konpainia, aurtengo alardean.