GARA Euskal Herriko egunkaria

Donostiako Udaleko garbitzaileek greba deitu dute urriaren 26rako


Donostiako Udaleko garbitzaileek greba hasiko dute datorren asteazkenean, urriaren 26an. FCC Medioambiente enpresako langileak dira, erakunde publikoak azpikontratatuak. ELA, ESK eta CCOO sindikatuek deitu dute protestara.

Donostiako Udalari eskatzen diote abuztuan argitaratutako azken baldintzak bertan behera uzteko. Neurri horiek astean kasik 300 ordu murrizten dute zerbitzua. Soldata arrakala amaitzeko aurrekontu ekonomikoa handitzeko eta kontsumo prezioen indizea (KPI) bermatzeko ere galdegiten diote.

Langileak penatuta daude EAJk eta PSEk osatutako Udalak «feminizatutako sektoreak erabiltzen dituelako erreminta politiko gisa» bere irudia zuritzeko. «Ez dugu propagandarik behar, sektore feminizatuetako prekaritatea eta soldata arrakala bukatzeko politikak baizik», azpimarratu zuten.