2022 AZA. 30 BEGIRADA Guztion sanferminak Iñigo URIZ FOKU Iruñeko zenbait elkarte eta mugimendu sozialek sanfermin herrikoien aldeko dinamika berri bat aurkeztu zuten atzo. Kanpainaren antolatzaileek Navarra Sumak jaietan eskuinaren kortijoa antolatu nahi duela salatu zuten. Asmo horren adierazgarri ugari dago: protokolo feminista zalantzan jarri zuen, herri sanferminetako txosnak debekatu zituen, peñen irudia zikindu eta euren ekitaldiak oztopatu zituen... Eredu hori baztertuz, «jai herrikoi, alai, koloretsuak, askotarikoak eta guztiek partekatu eta gozatzekoak» aldarrikatu zituzten.