GARA Euskal Herriko egunkaria
MUNDUKO TXAPELKETA

HITZORDU HANDIENERAKO ATZERAKO KONTAKETA MARTXAN


Autraliako eta Zeelanda Berriko Munduko Futbol Txapelketa hasteko 176 egun falta direnean, lehia horren inguruko albisteak ugaritzen doaz. Txapelketako baloi ofiziala aurkeztu zuten atzo. Oceaunz izena du eta bere diseinua bi herrialdeetako paisaietan inspiratuta dago. Qatarren erabili zenaren teknologia bera izango du. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, dagoeneko 500.000 sarrera saldu dira. GARA