GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Etxebizitza: oinarrizko eskubidea ala negozioa?


Donostiako Ategorrieta etorbideko 45. zenbakian okupatutako etxebizitza batean bizi diren lau gazte kaleratzear da Azora inbertsio funtsa. Etxegabetzeko epea atzo abiatu zen eta kanporatzea edozein unetan gerta daiteke. Atzo bertan, atari aurrean jendea bildu zen kaleratze posibleari aurre egiteko. Etxegabetze arriskuan daudenek salatu zuten Azorak ez diela beste aukerarik eskaini: «Kalera goaz». Halako egoerak onartezinak dira, eta erakunde publikoen esku hartzea ezinbestekoa da pertsona guztiei etxebizitza eskubidea bermatze aldera.