2023 URT. 29 Naizenek DBHrako bost bideo didaktiko aurkeztu ditu bere jaian Aitziber Garmendia, Garazi Urkola eta Kepa Errasti dira umorea eta ezagutza biltzen dituzten «Sexu identitatea eta aniztasuna» ikus-entzunezkoen protagonistak. Naizen elkarteak gazteengan jarri nahi ditu indarrak eta haientzat dira bost minutuko bost pilulak. Naizen elkarteak atzo ospatu zuen urteroko jaia Donostian. (Maialen ANDRES | FOKU) Maider IANTZI DONOSTIA Naizen adin txikiko transexualen familien elkarteak urteroko jaia ospatu zuen atzo Donostian. Bertan, bigarren hezkuntzako ikasleentzat egindako bost bideo didaktikoak aurkeztu zituzten ikus-entzunezkoen protagonistek, Aitziber Garmendiak, Kepa Errastik eta Garazi Urkolak. Ekitaldian, diseinu lehiaketa baten emaitza den Naizenen kamiseta berria ere erakutsi zuten. Yogurina Borovak eman zion saria irabazleari. “Sexu identitatea eta aniztasuna” ikus-entzunezkoen lehen atala, sexu ezaugarriei buruzkoa, ekitaldian proiektatu zuten; bertze laurak (“Sexu identitatea”, “Sexu aniztasuna”, “Nahasketa batzuk” eta “Elkar zainduz”) astero argitaratuko dituzte, otsailaren 6, 13, 20 eta 27an, Naizenen sareetan. Bea Sever elkarteko bozeramaileak halaxe azaldu zion GARAri bost minutuko bost pilula horien jatorria: «Ikastetxeek transexualitatearen inguruan lan egiteko materiala eskatu ziguten. Lehen hezkuntzan errazagoa da ipuin edo liburuak topatzea, edo gaia azaltzea, baina DBHn, gehiago sakondu behar denez, irakasleak ez dira seguru sentitzen, ez dago hainbeste material eta daudenak ez dira arinak». Bigarren hezkuntzako eskoletan saioak eskatzen dizkietenean, elkarteko gazteak joaten dira bizipenak partekatzera. Behar horretatik sortu zen ikus-entzunezkoen proiektua. Erabaki zuten hobeki iritsiko zitzaiela umore puntuarekin eta horretarako, Aitziber Garmendia, Kepa Errasti eta Garazi Urkolarengana jo zuten. Malgu, eta begiak zabalik «Oso argi nuen ‘Barre Librea’-n adingabe transexualen inguruan bakarrizketa bat egin nahi nuela, eta Goraneren pertsonaiarekin beste bide batzuk ireki nitzakeela pentsatu nuen. Naizenekin jarri nintzen harremanetan, menderatzen ez duzun gai batekin hanka sartzeko arriskua duzulako. Oso ondo hartu ninduten eta Bearen master class-ari esker sortu nuen bakarrizketa», kontatu zigun Garmendiak. Bideoek zalantza sortzen dute, eta hori positiboa da Zaldibiako aktorearen ustez, pentsarazi egiten duelako: «Ezaugarri maskulinoak dira gizonetan gehiagotan ematen direnak; femeninoak, emakumeetan gehiago ematen direnak, baina horrek ez du esan nahi beti ematen direnik; kontrakoa esan nahi du, ez direla beti ematen. Onena malgutasuna da, begiak zabalik izatea aurrean duzuna ikusteko». «Gazteei zuzentzen gatzaizkienean, ‘hemen gatoz irakastera’, hala hurbiltzen gara, eta gazteak nazkatuta daude, askotan guk baino gehiago dakitelako. Horregatik, hasieratik beste ikuspuntu bat planteatu genuen: izan dadila familiako umea familiari lezioa ematen diona. Etengabeko ikasketa bat da. Konturatu naiz zer ezjakina naizen eta pixka bat gehiago dakidala orain; pixka bat bakarrik», aitortu zuen. Severrek azaldu zuenez, trantsitoa haurtzaroan egiten denean bizitza kalitatea ona izan ohi da. Gazteek, ordea, «motxila handia dute. Horregatik, hor jarri nahi ditugu indarrak, batez ere ikusi ditugun atzerapausoei, transfobiaren gezurraren ondorioz eman direnei, kontra egiteko». Astelehenean zabaldutako albisteak horretan lagunduko die: parte hartu duten “20.000 especies de abejas” filma, Lucia neska transexualaren istorioa, Estibaliz Urresolarena, Berlinalera doa. EN CONSTRUCCI��N��Vemos varias cosas que cre��amos superadas de nuevo. En lugar de oponernos a nuestra filosof��a, seguimos construyendo, cada d��a. Por ejemplo, queremos actualizar los protocolos educativos en la CAV y Navarra, y esperamos cambios en la unidad de g��nero en el