GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Beirateen artearen amaiera al dator?


Urtean ia milioi bat pertsonaren heriotza eragiten du berunak. Hori dela-eta, bere erabileraren aurkako legeria gogortu eta Europar Batasunean 2030erako debekatu egin nahi dute, «osasunerako eta ingurumenerako gai arriskutsua» delako. Jopuntuan, nagusiki, ibilgailuen baterien industria dagoen arren, beste sektore batzuk ere ez lirateke salbu izango: adibidez, beirate-egileena. Eta arduratuta daude: «alternatibak» eskatzen dituzte, «gure pasioarekin jarraitzeko». Irudian, Flavie Vincent-Petit bere tailerrean, Notre-Dameko beirate bat txukuntzen.

Francois NASCIMBENI | AFP