2023 OTS. 06 BEGIRADA Gastu militarrerako, jaiegun bateko lana Emil HELMS AFP Milaka danimarkarrek bete zuten atzo Parlamentuaren kanpoaldea Kopenhagen. Gastu militarra finantzatzeko Gobernuak jaiegun bat kentzea proposatu izanaren aurka protestatu zuten. Oposizio osoa, sindikatuak, Eliza luteranoa -erlijio-festa bat gutxiago izango litzateke- eta biztanleen zati handi bat zutik jarri ditu Exekutiboaren proposamenak. Alternatibaren inguruan, ordea, ez dago halako adostasunik. Edonola ere, gertutik jarraitu beharreko borroka da, ideia txarrak azkar hedatzen baitira; eta gastu militarra finantzatzeko badira, areago.