2023 OTS. 09 BEGIRADA Edozeren gainetik, AHTa LEZETXIKIKO LAGUNAK Lezetxikin balio arkeologiko handiko aztarnategia dago. Barandiaranek han aurkitu zuen Euskal Herriko giza aztarnarik antzinakoena. Orain neandertalen presentzia baieztatu dute ikertzaileek. Egunotan ezagutu da AHTko obrak haitzuloa kaltetu duela. Lakuak eta Gipuzkoako Aldundiak bezala, espainiar Gobernuak ere Lezetxikiko esparru babestua eta aztarnategi arkeologikoa kaltetuak izan direla ukatu zuen atzo Kongresuan. Hala balitz ere, ulertezina da AHTaren obrak egiteko hartutako arriskua eta Lezetxikin eragindako kaltea isildu izana.