2023 OTS. 10 BEGIRADA Gerra hotz berri baterantz William WEST AFP Australiako Defentsa Departamentuak Txinan fabrikatutako kamerak kenduko ditu bere eraikinetatik, «guztiz seguruak» direla ziurtatzeko helburuarekin. Horixe adierazi zuen atzo, AEBetako eta Britainia Handiko gobernuek antzeko neurria hartu ostean. Ez dira erabaki tolesgabeak, ordea. Horien helburu nagusia ez da segurtasuna bermatzea, Txinatik datorren guztiaren gainean susmoa zabaltzen jarraitzea baizik. Xenofobia eta konfrontazioa elikatzeko estrategia bat da, mundua beste gerra hotz -bero bilaka daitekeena- baterantz daramana.