2023 OTS. 11 BEGIRADA Aiaraldea berriz ere borrokan ari da Raul BOGAJO FOKU Aiaraldean hiru enpresa eta 300 enplegu baino gehiago arriskuan daude. Alde batetik, Madres Mercedariasek Orozkoko Ibarra auzoko zentroa itxi nahi du, 116 langile eta erabiltzaile kalean utziz. Bestalde, Glavista enpresa hartzekodunen aurrelehiaketan sartu da, 240 langileren etorkizuna kolokan jarriz. Eta Talleres Abasoloko langileek lau hilabete daramatzate kobratu gabe, lantegia itxiera arriskuan dela. Atzo mobilizazioa burutu zuten Laudion. Aurreko lan gatazken esperientziaren irakaspena argi daukate herritarrek: borrokak bakarrik ematen du fruitua.