2023 OTS. 13 KLIK Hondarribia eta Orio, Sestaoko uretan garaile Traineru denboraldiko saltsaren hasiera gero eta hurbilago dagoen honetan, oso garrantzitsua izaten da neguan egiten den lan isila, egunkari honetako azken Gaur8 gehigarrian azaldu zen moduan. Atzo Julian Enriqueren omenezko 14. estropada jokatu zen Sestaoko uretan, eta bertan Hondarribia, mutiletan, eta Orio, emakumeetan, izan ziren garaileak. “Ama Guadalupekoa” ontziak 7 segundo atera zizkion Zierbenari. Orioko neskak errazago gailendu ziren, Hondarribiari 29 segundogatik irabaziz; eta, horrela, duela bi asteko Portugaleteko arantza kendu zuten mirotzek. HONDARRIBIA AE