2023 OTS. 16 BEGIRADA «Apo», 24 urte preso Frederick FLORIN AFP Abdullah Ocalan lider kurdua bere espetxealdiko 25. urtean sartu da. 1999ko otsailaren 15ean atxilotu zuen zerbitzu sekretu turkiarrek Kenyan eta hamar urtez Imrali uharteko segurtasun handiko espetxean bakartuta izan zuten. «Apo» (osaba) ezizenez ezagun denak PKKren sorreran parte hartu zuen, emakumearen askapenaren aldeko hautu aktiboa egin zuen eta konfederalismo demokratikoaren proposamena plazaratu zuen. Atzo, ekintzaile kurdu talde batek Europar Parlamentuko saioa eten zuten haren askatasuna aldarrikatuz. Aske uzteko garaia da.