2023 OTS. 18 Osasungintzaren kezka dago arazo ekonomikoek sorturiko egonezaren gainetik EAEn Txistualdia Osakidetzako erabakien aurka, ostegunean Gasteizen. (Raul BOGAJO | FOKU) GARA GASTEIZ Lakuako Gobernuak atzo argitaratu zuen Soziometroak dioenez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrentzat kezkagarriagoa da osasun sistema publikoaren egoera, arazo ekonomikoak baino. Dena den, lan merkatuarekin lotutako arazoak dira berriz kezka nagusia, biztanleen %59k aipatu baititu hiru arazo nagusien artean. Osasungintza da gehien aipatu den bigarren arazoa (%35), eta arazo ekonomikoak, hirugarrena (%28). Jarraian datoz etxebizitza eta etxegabetzeak (%14), «delinkuentzia eta herritarren segurtasunik eza» (%14) eta egoera politikoa eta politikariak (%12). Edonola ere, oro har, herritarrak baikorrak dira hiru herrialde hauen etorkizunarekiko (%72, oso edo nahiko baikor); 2016an eta 2022an erregistratutako ehunekoaren antzekoa da hori. Egoera pertsonal ona Urtarrilaren 31tik otsailaren 6ra bitartean telefonoz egindako elkarrizketen bidez jasotako informazioaren arabera, biztanleriak 10etik 6,9 puntu eman dizkio gaurko bere egoera pertsonalari eta zazpi urtebete barru izango duela uste duenari. EAEren egungo egoeraren balorazioa sei puntukoa izan da, eta urtebete barruko balorazioak puntuazio bera jaso du. Estatu espainolaren egoerari dagokionez, egoeraren balorazioa 4,8 puntukoa da, eta aurreikuspena ez da positiboa, urtebete barru espero den egoerari buruzko balorazioa apur bat okerragoa baita, 4,7 puntukoa. Unibertsitatean konfiantza Arabar, bizkaitar eta gipuzkoarrei konfiantza gehien duten erakundea unibertsitatea da (herritarren %85ek agertu dute konfiantza), eta haren atzetik daude Lakua (%78), diputazioak (%74), Gasteizko Parlamentua (%72) eta udalak (%72). Halaber, gehienek konfiantza dute GKEetan (%60), Europar Batasunean (%56) eta enpresetan (%55), eta zertxobait gutxiagok sindikatuetan (%45) eta justizia auzitegietan (%45). Hamarretik lauk baino gutxiagok dute konfiantza Gobernu espainolean (%37), hedabideetan (%31), Eliza katolikoan (%27), Diputatuen Kongresuan (%27), bankuetan (%20), alderdi politikoetan (%20) eta, azkenik, Espainiako monarkian (%18). SARA AR��VALOEl Departamento de Salud de Lakua ha nombrado a Sara Ar��valo Lobera directora m��dica del Hospital Donostia, relevando a Ana Bustinduy. Este ��ltimo se encontraba en situaci��n provisional desde que entrara en sustituci��n de Idoia Gurrutxaga, cesada el pasado diciembre.