2023 MAR. 09 BEGIRADA Euskararen kontra erabaki ondoren, zuzendu KEPA ORDOKI ELKARTEA Otsailaren 28tik martxoaren 2ra Irungo Udalak “Memoria Demokratikoari buruzko Estatu Mailako Biltzarra” antolatu zuen. Kepa Ordoki elkarteko kideei oroimen historikoari buruzko hitzaldia gaztelaniaz egin behar zutela adierazi zien, «arrazoi politikoak» argudiatuta. Elkarteak hitzaldia gaztelaniaz eman zuen eta gertatutakoa «oso larritzat» jo zuen. Atzo, Udaleko Memoria Zerbitzuak elkarteko kideei barkamena eskatu zien eta «hutsegitea» zuzentzeko prest azaldu zen. Hasierako erabakia onartezina izanda, ongi etorria da autokritika ariketa.