2023 MAR. 29 EDA Drinks & Wine Campus, edarien sektorea indartzeko proiektua GARA GASTEIZ Edariak eta Ardoa (EDA) Drinks & Wine Campus. Izen hori du Lakuak eta Arabako Foru Aldundiak sustatuko duten proiektuak, Basque Culinary Centerrek gauzatuko duena. «Nazioarteko ikuspegia eta proiekzioa ditu eta honako hau da bere xedea: ardoaren eta edarien sektorearen lehiakortasuna indartzea, prestakuntza, ikerketa, berrikuntza eta ekintzailetza babestuz», adierazi zuten atzo. Azaldu zutenez, 2025ean jarriko da martxan, eta bi egoitza izango ditu: bata, Gasteizen eta bestea, Arabako Errioxan. «Arabak lotura estua du mahastizaintzaren eta ardogintzaren munduarekin, eta EDA Drinks & Wine Campus kokatzeko gune paregabe da. Ezagutzan oinarritutako zentro aitzindaria izango da ekonomiaren sektore estrategiko horretarako, eta lankidetza publiko-pribatuaren adibidea ere bai», esan zuten.