2023 MAR. 31 BEGIRADA Nazio bat hauspotu zuen eguna Ahmad GHARABLI AFP 1976ko martxoaren 30ean Israelgo Estatuan bizi ziren palestinarrek greba orokorra egin zuten, Gobernu sionistak milaka hektarea lur desjabetzea jasotzen zuen planari aurre eginez. 1948tik lehen aldia zen palestinarrak nazio gisa mobilizatzen zirela Israelgo Gobernuaren politiken kontra. Istiluetan Poliziak eta Armadak sei herritar hil, ehun inguru zauritu eta ehunka atxilotu zituzten. Harrezkero, mundu osoko palestinarrentzat Lurraren Eguna da eta, atzo, Palestinan eta munduan mobilizazio eta ekimen ezberdinak egin ziren, baita Euskal Herrian ere.