2023 API. 18 BEGIRADA Poliziaren indarkeria amaigabea Juan Carlos RUIZ FOKU Larunbat gauean, Jose Maria “Txepe” Lara zinema ekoizlea bortizki atxilotu zuten udaltzainek Madrilgo Lavapies auzoan, pertsona bat bizkarrean jo zuen polizia bati errieta egiteagatik. Atxiloketa zalapartatsu eta bortitzaren ondoren, gaua ziegan igaro zuen Txepek. Goizean askatu egin zuten, epailearengandik pasatu ere egin gabe. Txeperen atxiloketaren irudiak berehala zabaldu ziren sare sozialetan, Poliziaren indarkeriarekiko haserrea eta atxilotutako zinema ekoizlearekiko elkartasun uholdea piztuz.