GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Koparen gozora ohitzen ari da Bidaideak


Oso gutxi dira hiru urtez jarraian Kopako final batera heltzen direnak eta are gutxiago bi txapel jarraian janzteko gai direnak. Azken horien artean dago gurpildun aulkiko saskibaloiko Bilboko Bidaideak taldea, atzo Albaceteri 72-80 gailenduta. Espainiako hiriburuko auzorik langileenean jokatutako Kopan, bizkaitarrek beltz lan egin behar izan dute, eta ez Ligako eta Europako txapeldunari azken partidan irabazteko bakarrik. Giulio Maria Papi italiarraren 32 puntuak eta Asier Garciak zuzendutako defentsa erabakigarriak izan ziren finala irabazteko.