2023 API. 28 BEGIRADA Tamalez, Bukeleren jokabidea zabaltzen ari da Orlando SIERRA AFP Azkenaldian Hondurasko Polizia Nazionalak razziak egiteko ohitura hartu du. Tegucigalpako Colonia Divanna auzunea Barrio 18 gaizkile-bandaren eremua da, eta horko buruzagiak atxilotzeko operazioan dihardute argazkian, errifle eta guzti. Iaztik larrialdi egoeran dago Honduras, eta salbuespen egoera horri esker Poliziak ez du epaileen agindurik behar jendea atxilotzeko. El Salvadorreko presidente Neyib Bukelek egin ohi dituen operazioen antzekoak dira eta Erdialdeko Amerikan «eredu» bihurtzen ari dira. Eskubiderik gabeko lurraldea zabaltzen ari da.