2023 API. 29 BEGIRADA Enpresetako zuzendarien poltsikoak, gero eta beteago Patxi BELTZAIZ Oxfamek argitaratu duen txosten baten arabera, frantziar Estatuko ehun enpresa garrantzitsuenetako zuzendari nagusien soldaten batezbestekoa langileenarengandik gero eta urrunago dago: 2011-2021 urteen artean %66 igo da eta langileena, aldiz, %21. Bestalde, gobernuek Smic-a, gutxieneko soldata, soilik %14 igo dute. Erretreta hartzeko adina bi urte igo beharrean, Macronek hobe luke soldata arrakalari aurre egiteko neurriak hartzea, soldata maximoa edota soldata igoera linealak legez arautuz, adibidez.