GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Garaipenaren Eguna da bihar


Bihar 78 urte, tropa sobietarrek Alemania naziaren baldintzarik gabeko errendizioa, erabateko kapitulazioa, lortu eta Berlingo Reichstag-en bandera gorria zabaldu zuten; hala, Europan II. Mundu Gerrari amaiera eman zioten. Nazien porrotean beren ekarpena izan zen orotan handiena. 27 milioi sobietar herritar hil ziren, baina hamar soldadu nazitik zortzi sobietarrek hil zituzten. «Gerra Patriotiko Handian» egin zuten sakrifizio kolosala aitortzea funtsezkoa da gaurtik ospakizunetan den Errusia ulertzeko -argazkian San Petersburgoko ekitaldiak- .