2023 MAI. 12 BEGIRADA Kolonialismoaren arrastoa Ruandako genozidioan Clement DI ROMA AFP Martxotik 1.100 gorpuzki baino gehiago berreskuratu dituzte Ruandako Rusizi barrutiko Mubirizi herrian aurkitutako ehorzleku batean. Aurkikuntzak gogorarazten du oraindik urrun dagoela 1994ko genozidioari buruzko egia osoa ezagutzea, 800.000 tutsi inguru hil baitzituzten hutuek. Hala eta guztiz ere, erantzukizun koloniala argia da, bai belgikarrek inposatu zuten sistema sozial arrazistagatik, bai genozidioa hasi aurretik Frantziak deus egin ez zuelako; batzuek eta besteek beren erantzukizuna onartu gabe jarraitzen dute.