GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

75 urte eta gero, eguneroko hondamendian


Nakba-ren (hondamendia, arabieraz) 75. urteurrena zuten atzo palestinarrek; milizia sionistak ehunka mila palestinar beren lurretatik botatzen hasi zirenekoa, gerora oinarri horretan Israelgo Estatua sortzeko. Hortaz, palestinarrek aberriaren galera gogoratzen dute. Aurten, Nakbaren aurretik, Israelgo Armadak eraso bortitzak egin ditu Gazako Zerrendaren aurka. Joan den astean soilik, 35 hildako utzi zituzten erasook. Atzoko eguna lasaia izan zen, baina indarkeria areagotzearen ondorioak bistakoak dira. Eta irtenbidea urrun ikusten da.