2023 MAI. 28 KLIK Parke eolikoak vs. guakamio urdinak Rafael MARTINS AFP Brasilgo ipar-ekialdea aproposa da energia eolikoa lortzeko, abiadura egonkorreko haize gogorra egiten duelako maiz. 2021ean, Voltalia enpresa frantsesa 28 aerosorgailu eraikitzen hasi zen Canudos udalerrian. Laster iritsi ziren kritikak, helize puskak jarri nahi dituzten lekuan Learreko guakamaioak (desagertzeko arriskuan den espeziea) bizi eta ugaltzen direlako. Hartara, Justizia federalak turbinen eraikuntza geldiarazi du, Voltaliari emandako baimenak baliogabetuz, eta agindu du ikerlan zorrotzagoak egitea eta tokiko biztanleei gaiaren inguruan galdetzea.