2023 MAI. 30 KLIK Estalperik gabeko museo bat Piamonten Marco BERTORELLO AFP Argazkian ikusten den horma irudiak “San Sebastiano” izena du eta Andrea Ravo Mattoni artista italiarraren lan bat da. Gezurra badirudi ere, museo batean dago: Camo-ko Museo A Cielo Aperto izenekoan, Piamonten, Italiako ipar-mendebaldean. Duela hamar urte zabaldu zuen -halakorik esaterik baldin badago- Claudio Lorenzonik, artistaren eta lurraldearen arteko «sinbiosia» bilatuz. Geroztik, 400dik gora artistek beren lanak ikusgai jarri dituzte herri txiki honetako kale, soro eta mahastietan. Doakoa da eta egunero bisita liteke.