GARA Euskal Herriko egunkaria

Baionako auzitegiak lau bortxaketa kasu ikertzeko prozedura abiatu du

Igandean amaitutako besten bilana aurkeztu zuten atzo, Suprefeturaren egoitzan, hiriko eta estatuko ordezkariek. Udalaren arabera, %10 emendatu da bestazaleen kopurua. Iaz baino hiru bortxaketa salaketa gehiago jaso dira, ordea, polizia-etxean.

Udal agintariek bestek utzitako zapore eztia aipagai izan zuten, baina, segurtasunaren bilanari begiratuta, zertaz kezkatzeko bada. (Patxi BELTZAIZ)

 

Uztailaren 26tik 30era igaro diren aurtengo Baionako bestek bilan argi-iluna utzi dute. Alde batetik, pandemiak bi urte jarraian jaiak bertan behera uztera behartu ondoren, iazko edizioak erakutsi zuen goranzko joera baieztatu da aurten.

Iaz 1,2 milioi zenbatu baziren besten garaian 52.000 biztanle dituen hirian, aurten, «gutxienez 1,3 milioi bestazale» metatu zirela Baionan esatera ausartu zen, atzo, Jean-Rene Etchegaray.

Bestetan baliatzen dituzten neurgailu ezberdinek utzitako datuak zehatz-mehatz aztertu ez badituzte ere, auzapez baionarrak ziurtzat eman zuen «%10 inguru emendatu dela bestazaleen kopurua».

Ildo beretik, besten aroan «izan den giro ona» goraipatu zuen, eta ezker-eskuin eskerrak banatu zituen «besta eder eta garbi hauek» posible egin dituzten guztien -berdin herritar soilak, peñetako kideak zein udal eta estatu langileak izan- ekarpenak behin baino gehiagotan laudatuz.

Zuri-gorriz tindaturiko argazki erraldoi horretan, ordea, hainbat orban badira. Auzapezak berak oroitarazi zuenez, erietxean koma egoeran dago «jipoi salbaia» jaso zuen 46 urteko herritarra.

Bestalde, 19 urteko gazte bat hil zen, bestetatik bueltan, Donibane Lohizuneko bere etxean. Autopsiaren emaitzaren zain, drogen kontsumoari buruzko ikerketa abian da.

Fabrice Rosnayk bat egin zuen auzapezarekin, ospakizunaren handitasuna nabarmentzeko orduan. Segurtasun planaren funtzionamendu egokia defendatu zuen. Polizia, segurtasun pribatua eta sorospen zerbitzuak batuta 900 agentez osaturiko antolakuntza martxan izan da Baionan. CRSko kide batek bere buruaz beste egin ondoren, «biharamunetik zerbitzua berdin bermatu zela» azaldu zuen suprefetak.

Orotara 920 salaketa jaso ziren, iazko bestek utzi zuten estatistika bikoiztuz. Alta, atxiloketa gutxiago izan dira aurtengo bestetan. 36, orotara.

Suprefetak aditzera eman zuen ehun bat mugikor lapurtu zituztela eta delitu horrekin loturik atxilotu zituzten hiru lagun auzi azkarraren bidez zigortuak izan direla.

ZAILTASUNAK.Baionako suprefetak dezente zailtasun gehiago izan zituen bortizkeria sexistari buruz emandako informazioan izandako hutsunea azaltzeko garaian. Bortizkeria sexistari buruzko kasu bi baino ez zituen jaso Prefeturak goizero prentsari igorritako oharretan, bi kasuetan «baieztatu gabeko erasoak» aipatuz.

Alta, Caroline Parizel prokuradore ordeak bortxaketagatik lau prozedura zabalik daudela jakinarazi zuen. Lau emazteei protokoloa aplikatu zitzaien erietxean. Polizia Judizialak bere gain hartu du ikerketa.



Explicaciones por la presencia de policías españoles en fiestas

Durante las fiestas de Baiona ha habido imágenes que han recorrido las redes sociales. Algunas para bien -vídeos de la multitud entonando “Txoria txori” o “Peña Baiona”-; y otras para mal -fugaz paseíllo del ultraderechista y fracasado presidenciable Éric Zemmour-.

La exhibición de militares, en paracaídas o rapelando la fachada consistorial, con el pretexto de despertar al rey Léon dio lugar a comentarios, como también la presencia de policías españoles de uniforme en el recinto festivo. Respecto a esto último preguntó GARA al portavoz policial presente en la presentación del balance de fiestas. Fueron cuatro los uniformados llegados del sur del Bidasoa, en el marco de la llamada «comisaría europea» y de las «patrullas conjuntas» habituales en localidades de la costa labortana en verano. «Su presencia nos ayuda porque hay mucho visitante español y nos gustaría que volvieran el año próximo», resumió el portavoz. M.U.B.