GARA Euskal Herriko egunkaria

Mobilizazioak eta greba egingo dituzte EAEko anbulantzietako langileek


Araba, Bizkai eta Gipuzkoako anbulantzietako langileek mobilizazioak eta greba egunak antolatu dituzte datozen asteetarako. Lan baldintzak Osakidetzakoekin parekatzea, plantillen erosteko ahalmenari eustea eta itundutakoa betetzeko bermea eskatzen dute, ELA, LSB-USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuen arabera.

Patronalaren blokeoa salatu zuten: «Ez die erantzun alderdi sozialak planteatutako aldarrikapenei». Era berean, enpresari finantzaketa «%30 handitu» zaiola baieztatu zuten, baina «langileek gehiago eta okerrago lan egin behar dutela hilaren amaierara iritsi ahal izateko».

Horren aurrean, elkarretaratzera deitu dute hilaren 29rako, 9.30ean, Lan Harremanen Kontseiluan, eta urriaren 5ean, 10.30ean, Gasteizko Parlamentuan. Era berean, egun osoko grebara deitu dute urriaren 9, 10 eta 11rako.