2023 URR. 11 KLIK NAIZen babesa EZK Fest jaialdiindartuari NAIZeko eta EZK Festeko ordezkariak. Aritz LOIOLA FOKU Urriaren 21ean izango da bigarren aldiz EZK Fest, Bizkaiko Ezkerraldeko gazte eta ez hain gazteen topaleku izan nahi duen jaialdiak. «Ezkerraldean inoiz burutu den jaialdi autogestionatu handienetakoa da, elkarlanaren filosofiaz eraikia. «Aurten, indarrak berrituta eta erronkari neurria hartuta, berriro ere antolatu dugu EZK Fest» diote antolatzaileek eta NAIZek «guztiz bat egiten dugu jaialdi honek defendatzen dituen balioekin eta bultzatzen dituen helburuekin», hitzarmena berrituz.