2023 ABEN. 21 KLIK Kanabisaren legezko ekoizpenerako baimena Nick GAMMON AFP Jende askok hala uste badu ere, kanabisa ez da legezkoa Herbehereetan. Ez kontsumoa, ez salmenta, ez ekoizpena. Baina egia da kontsumoa onarturik dela eta kopuru txikietan saltzen dela coffee-shop ezagunetan. Bost hamarkada badira politika hori indarrean dagoela. Orain, ordea, herrialdeko agintariek erabaki dute hamar elkarteri ekoitzi dezaten baimena ematea, era horretan merkatu beltza saihestearren. Esperimentu moduko bat da, Breda eta Tilburg hegoaldeko udalerrietan abiatu dutena. Argazkian, Hollandse Hoogtes ekoizpen toki baimendua.