2023 ABEN. 27 KPIren gaineko soldata igoera du Artxandako Tunelen hitzarmenak Urtebeteko mobilizazioen ondoren, ELAk Artxandako Tuneletako langileentzat hitzarmena adostu du. KPI kontsumorako prezioen indizea gainditzen duten soldata igoerak eta 1.568 orduko lanaldia jasotzen ditu, baita prekaritatearen kontrako neurri gehiago ere. Artxandako Tuneletako langileentzat hitzarmena adostu du ELAk. (Monika DEL VALLE | FOKU) GARA BILBO ELAko ordezkaritza sindikalak hitzarmen erreferentziala sinatu du Bilboko Artxandako Tuneletako langileentzat, hilabeteetako mobilizazioen eta greben ondoren. KPI kontsumorako prezioen indizearen gaineko soldata igoerak eta 1.568 orduko lanaldiak jasotzen ditu lan hitzarmenak, eta prekaritatearen aurkako neurri gehiago ere bai. Sindikatu abertzaleak atzo igorri zuen prentsa oharrean nabarmendu zuen lorpen honek agerian utzi duela langileen antolaketa behar-beharrezkoa dela lan baldintzak defendatzeko. ELAk adierazi zuenez, sinatu duten hitzarmenak 2023rako eta 2024rako indarraldia izango du. Erosteko ahalmena bermatzen duten soldata goititzeak jasotzen ditu, eta, bestalde, antzinatasunean %60tik gorako igoerak blindatuko ditu. Horretaz gain, benetako lanaldia 1.568 ordura murriztu da, eta norberaren aukerako egunetan hobekuntzak sartu dira, asteko 35 orduen muga hautsiz. BORONDATEZKO ESZEDENTZIAK HARTZEKO AUKERA Hitzarmen berri honen arabera, Artxandako Tuneletako langileek borondatezko eszedentziak hartzeko eskubidea izango dute, justifikaziorik gabe lanpostua gordeta, eta borondatezko lanaldi murrizketak baliatu ahal izango dituzte, horiek itzultzeko eskubidearekin, justifikatu beharrik izan gabe. «Garrantzitsua da prekaritatearen aurka aurrera egitea, lanaldi partzialeko kontratatuei lanaldiaren gutxieneko ehuneko bat bermatuz eta kontratazio berrien kasuan lanaldia luzatzeko lehentasuna emanez», azaldu zuen ELAk bere oharrean. AURREKO HITZARMENAREN SEGIDA GISA Hitzarmen honek jarraipena ematen dio sindikatuak sinatutako aurreko idatziari. «Bertan, gizarte eskubideetan eta lanaldi murrizketan aurrerapen nabarmenak egin ziren, eta soldata igoerak %20 ingurukoak izan ziren», gogora ekarri gogora ELAk. «Lidergoa izan dugu negoziazioan, eta langileen antolakuntzari garrantzi handia eman diogu. Horrek hobekuntzak ekarri ditu Interbiak-en, Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publiko baten mendeko enpresan», erantsi zuen sindikatu abertzaleak. INTERBIAK��Hemos tenido liderazgo en la negociaci��n y hemos dado mucha importancia a la organizaci��n del personal. Esto ha supuesto mejoras en Interbiak, empresa dependiente de una sociedad p��blica de la Diputaci��n Foral de Bizkaia��.