GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Urte berrira jauzi egiteko modurik eleganteena


Urte zaharra atzean utzi eta berrira igarotzear gaudela, jauzi egiteaz mintzo gara. Urte berrira hanka onarekin jauzi egitea, festa giroan... Ajeak nahikoa buruhauste sortzen dizkigun egunean, urteko lehenean, ahoa bete hortz uzten gaituzten salto eleganteenak ikustea baino hoberik ez da urte berrira jauzi egiteko. Jendetza biltzen da Alemaniako Garmisch-Partenkirchen estazioan, ikuskizunaz gozatu eta, besteen saltoekin batera, urtea estreinatzeko. Anze Lanizek esloveniarrak irabazi zuen Urteberriko saioa eta Wellinger-ek jarraitzen du Lau Tranpolin Txapelketan buru.