2024 URT. 14 KLIK «Van Gogh Alive», bidaia berritzailea Tokion Philip FONG AFP Astebete zabalik darama Tokioko Warehouse Terrada eraikinean eta arrakasta izaten ari da. “Van Gogh Alive” da, Herbehereetako artista handiaren bizitzan eta margolan ezagunenen munduan murgiltzeko aukera eskaintzen duen esperientzia berritzailea. Tokio da erakusketa hartzen duen ehungarren hiria, baina ez da estreinako aldia Japonia bisitatzen duela: 2022an Nagoyan egon zen, eta iaz, Koben (bi hiriotan bakarrik, 340.000 bisitari erakarri zituen). Bost zentzumenak astintzen dituela diote antolatzaileek. Martxoaren 31ra arte iraungo du erakusketak.