GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Abiadura, estrategiaren eta liluraren magnitudea


Elurrak ematen die irudiei nolabaiteko handitasuna, magnitude infinitua. Baita neguko kirolek ere. Askotan ahanztura antzuan geratzen dira, baina zenbat igande eguerdi entretenitu ote dituzten biatloiek edo mendiko eskiko probek. Pyeongchang-en (Hego Korea) gazteen Neguko Olinpiar Jokoak jokatzen ari dira, udan Parisko hitzordua dugun urte honetan. Zuritasunaren geldotasunean eta liluraren magnitudean, abiadura zein estrategia uztartzen onenak izan dira irudian agertzen den Antonin Guy eta Alice Dusserre, biatloiko proba mistoan urrezko domina irabazita.