2024 OTS. 15 KLIK Elur eta hotz denboralea AEBetako ipar-ekialdean Charly TRIBALLEAU AFP Euskal Herrian ia mahuka motzetan gabiltzanean, udaberritutako otsail betean, Atlantikoaren beste aldean, Amerikako Estatu Batuetako ipar-ekialdean, elur eta hotz denborale gogorra dute gainean. Asteartean iritsi zitzaien ekaitza eta kolpe handiena New Yorken (argazkian, Central Park) eta Pennsylvanian jaso dute. Ehunka hegaldi bertan behera geratu dira, eskolak itxi dituzte, etxetik ez ateratzeko gomendioak egin dituzte agintariek (New Yorkeko alkateak, esaterako), argindar mozketak izan dira, gora-behera handiak trafikoan...