2024 OTS. 23 KLIK Elkarbizitza parez pare eraikitzea zaila denean Ishara S. KODIKARA AFP Hurbil bizitzeak elkarbizitza zaildu dezake, eta hori gertatzen ari da Sri Lankan aspalditxo honetan (argazkia Habarana udalerrian eginikoa da). Gizakia elefanteen bizilekutik metro gutxira bizitzeak behin baino gehiagotan topo egitea ekarri du. Eta jakina, dimentsio horietan topo egiteak ondorio lazgarriak uzten ditu. Sri Lankan 478 elefante hil ziren 2023an, eta 150 herritar; aurten, jada 20 bat elefante hil dira. Protect Sri Lanka talde animalistak NBEren esku hartzea eskatu zuen urtarrilean, elefanteen eta gizakien elkarbizitza hobetze aldera.