2024 MAR. 01 Traktoreak Donostiako erdigunera eramango dituzte gaur GARA DONOSTIA Nekazariek protesta Donostian aktibatuko dute gaur, eta traktoreak hiriaren erdigunera eramango dituzte. Atzo Iruñean izan ziren. Lehen aldiz ENBA eta EHNE sindikatuen ekimen bateratuarekin, Gipuzkoako Baso Elkartea-GEBE, 38 elkarte eta enpresa eta bi udalekin batera, goizean goiz Legorretatik (Goierri inguruko nekazari eta abeltzainak), Oriotik (Urola Kosta) eta Errenteriatik (Bidasoaldea) hiru zutabetan abiatuko dela iragarri zuten atzo. Besteak beste, Kontxa pasealekutik igaro eta Miramonen dagoen Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzara iritsiko dira. Batzar Nagusietako lehendakariarekin eta alderdiekin biltzeko asmoa dute. Helburua da «Gipuzkoako gizartearen aurrean aitorpena aldarrikatzea eta eskatzea, lehen sektoreak biztanleriari eta Lurralde Historikoari ekartzen dizkion onuretarako eta lanerako».