GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Sumendiari hitz egiten dion gizasemea


Mexiko, Moleros eta Puebla estatuen mugan dago Popocatepetl, herrialdeko sumendirik aktibo eta «arriskutsuena». Azken sasoian kea isuri eta isuri ari da, eta alarmak pizturik daude. Adi dauzka agintariak, eta adi inguruko herritarrak. Santiago Xalitzintla herriko biztanleek “neurriak” hartu ere egin dituzte, pentsa! “Don Goyo” ezizena duen sumendia lasaitzeko erritua egin zuten atzo. Horretarako Antonio Analco Sevilla 74 urteko meteorologoaren laguntza izan zuten, sumendiarekin hitz egiteko gaitasuna duen ustea zabaldua baita aspaldi Mexiko osoan.