2024 API. 28 KLIK Rafting-ari almadia esaten diote Burgin Idoia ZABALETA FOKU Rafting-a zer zen ez zuten jakingo duela hamarkada batzuk Burgin, baina egin egiten zuten. Egurrezko almadia prekarioak Pirinioetako enborrez zamatu eta kilometroak egiten zituzten ur-lasterren menera, baita Zaragoza edo Tortosaraino ere. Galdu zen ofizio hura, baina praktikan soilik, Burgiko herritarrek urtero jaurtitzen baitituzte almadiak Ezka ibaira, Almadien Egunean, atzo egin bezala. Almadiazain lanak egin zituzten ausartenek, presan behera zutik irauteko desiran, lanbide hura zertan zen oroitu eta Nafarroako herrira erdu ziren milaka pertsonei erakusteko.