2024 EKA. 05 KLIK Min hartuta, Djokovicek Parisi agur esan behar Emmanuel DUNAND AFP Musetti italiarraren aurka aurrenik eta Cerundolo argentinarraren kontra gero hamar set eta bederatzi ordu jokatu ostean, Novak Djokovicek Roland Garroseko final-laurdenak jokatu behar zituen, baina eskuin belaunak ez dio jarraitzen utzi serbiarrari. Meniskoa minduta dauka eta, hala, Roland Garros bertan behera utzi zuen atzo 37 urteko tenislariak. Ezingo du Ruud norvegiarraren aurka final-laurdenik jokatu; ezin, halaber, iazko garaipenik errepikatu Parisen, eta Jannik Sinner italiar gazteak kenduko dio ATPko zerrendako lehenengo postua ere.