2024 EKA. 24 KLIK Hegal eta oinez, Pirinioak zeharkatuz Jagoba MANTEROLA FOKU Pirinioak mendebaldetik ekialdera, Kantauri itsasotik Mediterraneora. Astebetean zeharkaldi hau egingo duen lasterketa abiatu zen atzo, Hondarribitik. Hegal zein oinez, X-PYR izeneko lasterketak irudi ikusgarriak utziko ditu datozen egunetan. Euskal Herrian barrena ibili zen atzo, Larhunen baitzegoen bigarren baliza. 600 kilometroko ibilbidea da, zazpi egunetan osatu beharrekoa, eta kirolariek mendi-ibiltaritza eta parapentea uztartu beharko dituzte. Larunbatean bukatuko da, 21.00ak aldera, El Port de la Selvan (Girona).