GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Wimbledon, hauek bai txapeldunak


Asteburuan Wimbledoneko finalak jokatu dira. Barbora Krejcikova txekiarra eta Carlos Alcaraz espainiarra garaileak izan dira. Harmailetan aurki daitezkeen pertsona aski ospetsuez haratago, badira protagonista handiagoak eta askotan hedapen txikiagoa jasotzen dutenak. Alfie Hewett britaniarrari Londresko belarrekoa falta zitzaion gurpildun tenisean, eta bere bederatzigarren titulu handia lortu zuen Martin de la Puenteren kontra. «Bataila asko izan dira elkarren kontra. Utz iezadazu tituluren bat irabazten», adierazi zuen txantxetan espainiarrak.