GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Christie Dashiellekin hasi da jazz festa Gasteizen


Gasteiz jazz doinuetan murgildu da. Atzo hasi eta datorren larunbata bitartean egitarau zabala prestatu dute antolatzaileek, eta zaleek izango dute non aukeratua. Jaialdian urtez urte hutsik egin gabe parte hartu dutenek zein oraindik jazz erritmoak berriak zaizkienek, denek, bertaratu eta gozatzeko parada dute. Christie Dashiellen ahotsak -bere laukotearekin- eman zion hasiera atzo festari, soul, R & B eta jazz tradizionalak uztartuz. Jaialdiak irauten duen bitartean Santiago Noriegaren kronikak irakurtzeko aukera izango dugu egunero NAIZen.