2024 ABU. 12 EUSKAL DANTZAK BULEBARREN Gorka RUBIO / FOKU «Gustuko lekuan, aldaparik ez» esaera betez, jaian segitu zuten donostiarrek atzo. Termometroak 39 gradu markatzen zituela, euskal dantzak dantzatzera atera ziren Bulebarren, txapela, ura eta krema lagun. Artisau azoka ere egin zuten eta Alde Zaharreko kaleak jendez beteta egon ziren.