2024 ABU. 29 Mondragon Unibertsitateak eskaintza zabalduko du ikasturte berrian GARA BILBO Mondragon Unibertsitateak eskaintza akademikoa zabalduko du 2024-2025 ikasturtean, hamar titulu berrirekin —lau master, gradu bat, aditu-ikastaro bat eta lau espezializazio ikastaro—, ingeniaritzaren, enpresa kudeaketaren, ekintzailetzaren, hezkuntzaren, humanitateen eta gastronomiaren jakintza arloetan. Ohar baten bitartez atzo azaldu zuenez, eskaintza berri horren helburua «gizartean izandako aldaketek ekarri dituzten beharrei erantzutea eta aldaketa horien araberako lanpostuak betetzea» da. Besteak beste, urrian, “Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean” espezializazio diploma abiatuko da, Euskaltzaindiaren eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen arteko elkarlanari esker.