2024 AZA. 22 Borde libre da, 22 urteko zigorra beterik GARA UGAO Joseba Borde Gaztelumendi Ugaoko preso politikoak askatasuna berreskuratu zuen atzo, zigorra osorik beteta, 22 urteko espetxealdiaren ondoren. 65 urte ditu, eta 2002tik zegoen espetxean. 2023 eta 2024 artean Lakuak hirugarren gradua hiru aldiz ezarri eta fiskalaren jarritako helegitearen ondorioz atzera bota zioten. 2024ko urritik hirugarren graduan zegoen. Hala ere, hirugarren gradu hori ere hainbatetan bota zioten atzera, Fiskaltzak beste hainbeste helegite jarri ostean. Iazko ekainean bi astez egon zen hirugarren graduan. Ugaon, bere herrian, mobilizazioak egin ziren jokabide hori salatzeko. Hala ere, azaroan berriro hirugarren gradua eman eta kendu egin zioten. Espetxean zegoela, gainera, koloneko minbizia pairatu zuen, eta larriki gaixo dauden presoen zerrendan zegoen Joseba Borde.